Egun bat Musikan: Little Red Rooster Nº1 UK 1964

1964ko abenduaren 2an, The Rolling Stones taldeak Erresuma Batuko single salduenen zerrendako lehen postuan kokatzea lortu zuen "Little Red Rooster" kantaren moldapenari esker.

Blues hau Willie Dixon-ek konposatu zuen eta Howling Wolf blueslariak grabatu 1961eko ekainean. Kanta, lehenik, single gisa eman zen argitara Chess zigiluan eta ondoren Howling Wolf-en iraupen luzeko bigarren diskoko abestien artean aurkeztu zen. Rolling Stones taldeak, Brian Jones slide gitarran zela, moldapen txukuna egin zuen 1964an, blues doinu beltzak britainiar gazteen belarrietara egokitzen saiatuz ,eta emaitza arrakasta biribila izan zen. Egia esan, sasoi hartako talde britainiarrek egindako moldapenei esker eman ziren ezagutara, Atlantikoaren bi aldeetan, Estatu Batuetako musikari afroamerikar garrantzitsuenetako batzuk sortutako blues, R&B eta R&R kantak.

Estatu Batuetan, "Little Red Rooster" zentsuratua izan zen, kantak zituen konnotazio sexualak zirela eta. Ondorioz ba, irratiek boikota egin zioten single honi eta Rolling Stones taldeko kideek beste single bat aurkeztu zuten honen ordez:  "Heart of Stone" .

Audioa 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *