Egun bat Musikan: Top of the World (the Carpenters)

1973ko gaur bezalako egun batean, abenduaren 1ean, the Carpenters bikoteak Estatu Batuetako singlerik arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postua eskuratu zuen Top of the World kantarekin. Hasiera batean, Top of the World A Song For You bildumako kanta betegarritzat baino ez zuten pentsatu disketxean. Hala ere, hainbat irratikatetan kanta jartzen hasi ziren, single bezala aurkeztua izan ez arren eta, gainera, Lynn Andersonek (Rose Garden kantaren abeslaria) grabatutako bertsioak country zerrendak kolpatu zituen.

  

Horregatik, Richard Carpenter grabaketa estudiora itzuli zen eta kantari hainbat hobetze gehitu zizkion: Karenen ahots nagusiaren atala berritu zuen eta hasieran kitarra intro deigarriago bat jarri zuen. Emaitza, esan bezala, 1973ko gaur bezalako egun batean pop arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen hita dugu. Top of the World 70.hamarkadan Carpenter anai-arrebek kaleratutako hit haundienetako bat da eta beraien zigilu bereizgarritzat har daitekeen kantetako bat ere bai. Nahiz eta kantaren hitzak gozoegiak izan, -narratzaileak maite berria aurkitzerakoan sentitzen duen poz guztia azaltzerako orduan-, musikak, -deigarria, polita eta gogoraerraza- abestia guztiz salbatzen du.

 

Hona hemen anai-arrebak zuzeneko emanaldi batean Top of the World abesten:

 

Hemen efemeride hau entzun dezakezu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *