Egun bat Musikan: Whipped Cream and Other Delights

Herb Alpert kaliforniar tronpetajolea poparen historiako musika instrumentaleko sortzailerik arrakastatsuenetako bat da. 1965eko gaur bezalako egun batean Whipped Cream and Other Delights bere diskoak Estatu Batuetako lehenengo postuak kolpatu zituen. "Whipped cream" esnegain harrotuari esaten zaio ingelesez. Izan ere, disko osoko kanta guztien gai nagusia janaria da edo janariarekin lotuta daude (El Garbanzo, A Taste of Honey, Peanuts, Tangerine…). Kanta guzti hauek jada XX.mendeko easy listening instrumentalaren klasikoak dira.

  

Herb Alpertek Whipped Cream bilduman sortutako soinua, eragin latinoduna, Ameriachi deitzen da. Ez zen musika estilo hau Herb Alpertek sortu zuen gauza bakarra, hala ere. A&M disketxea berak sortu baitzuen, Jerry Moss bazkidearekin batera. Etxeko garajean hasi zen abentura, mundu osoko disketxe independiente haundiena bilakatu zen denborarekin. Whipped Cream bilduma ere A&Mek kaleratu zuen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *