Egun bat Musikan: I Don’t Wanna Dance (Eddy Grant)

 Gaurko protagonista Eddy Grant Guayanan jaiotako musikaria dugu. 1982ko azaroaren 13an, bere kanta bat, I Don’t Wanna Dance, Erresuma Batuko singlerik arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postuan baitzen. Killer on the Rampage, Granten bakarkako disko ezaguneko kanta bat da I Don’t Wanna Dance. Bertan aurkituko ditugu Granten beste hainbat kanta esanguratsu ere, esaterako, Electric Avenue. Ordurako, Grantek ia bi hamarkada zeramatzan musikaren industrian. Ibilbide luze hori 60.hamarkada amaieran hasi zuen the Equals taldea sortzean. Baby Come Back bezalako kanta arrakastatsuak konposatu zituen Britania Haundiko lehenengo talde multiarrazal esanguratsu honentzat. 80.hamarkadan, aipatutako I Don’t Wanna Dancerekin batera, besteak beste, Gimme Hope Jo’Anna antiapartheid kanta ezaguna ere grabatu zuen. Karibetar musikaren izarren lanak berreskuratzen eta izar berriak ezagutara ematen igaro ditu azkenengo urteak Eddy Grantek. Dena den, kontzertuak ere eskaini izan ditu. Aurtengo Glastonbury jaialdiko momenturik gogoangarrienetako bat bere emanaldia izan baitzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *