Egun bat Musikan: BRIAN HYLAND

Brian Hyland, Brooklyn-en jaio zen, New Yorken, 1943ko azaroaren 12an.

Abeslari honek ,17 urte betetzear zituenean lortu zuen bere lehen arrakasta handia. Kapp diskoetxearekin zinatu ondoren eta Brill Building eraikuntzako musikari eta konposatzaileekin elkarlanean hastean, "Itsy Bitsy Teeny Weeny Polka Dot Bikini" izeneko kanta dibertigarri bat grabatu zuen. Aho korapilo bat zirudien kanta hau Billboard amerikarreko goreneko posturaino iritsi zen 1960ko udaran eta une hartantxe hasi zen Brian Hyland-en izarretarantz bidaia.

Ondorengo urteetan, bere kanta goxo eta erromantikoek Bobby Vee, Paul Anka eta Neil Sedaka bezalako teen idol famatuen abestiekin egin zuten talka amerikar pop zerrenden lehen postuetan eta Brian Hyland-en izena lau haizeetara zabaldu zen, Atlantikoaren beste alderaino iritsiz.

1964an Beatles taldekoek Estatu Batuetan lur hartzean, pop amerikarrak atzera bueltarik gabeko bide berria hasi zuen. Brian Hyland-ek country pop, sunshine pop eta folk doinuetan urratu zituen bide berriak gaur egunera arte iraun duen ibilbide luze eta txukuna burutuz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *