Egun bat Musikan: Led Zeppelin III

1970.urteko azaroaren 7an Led Zeppelinek bere hirugarren bilduma kaleratu zuen, Led Zeppelin III. Zuzenean igo zen Erresuma Batuko Top 75 delako arrakasta zerrenda ofizialeko lehenengo postura eta bertan egon zen 40 astez jarraian.

  

Heavy metalaren oinarriak ezarri zituen banda aitzindari honen aurreko beste bi diskoek ere sekulako arrakasta lortu zuten. Led Zeppelin eta Led Zeppelin II izeneko hauetan blues gogorra eta rockabilly riffak nagusi baziren, hirugarren honetan taldeak beraien soinuaren mugak zabaldu zituzten eta folkari ateak ireki zizkioten. Modu honetan, taldearen soinuak sakontasuna lortu zuen. Folkari lotuta, mitologia etorri zen, eta horrela, beraien laugarren lanean, Led Zeppelin IV bilduma esanguratsuan, garatu zuten aniztasun musikala iritsi zen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *