Playlist: Lover Come Back to Me (Cassandra Wilson)

Cassandra Wilson jazz abeslariak Loverly diskoa kaleratu du. Bertan, estatubatuar kanta klasikoen bertsioak batu ditu. Lehenago ere, jazzaren azken urteotako ahotsik onenetakoa den Wilsonek grabatu izan ditu beste batzuen kanten bertsioak baina, oraingoan, abesti sorta klasikoagoa aukeratu du. Hala nola, Ray Nobleren The Very Thought of You, Luiz Bonfáren A Day in the Life of a Fool edo Oscar Hammersteinen Lover Come Back to Me, besteak beste. Azken hau da disko osoa zabaltzen duena eta baita eitbmusikan aukeratu duguna ere. Entzun ezazu gure sintonian.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *