Egun bat Musikan: Ice Ice Baby

1990.urteko gaur bezalako egun batean, Estatu Batuetako single-en zerrendako lehenengo postua Vanilla Icek lortu zuen, Ice Ice Baby kantari esker: rap kanta batek zerrenda horretan horrelakorik lortu zuen lehenengo aldia izan zen hau. Eminem eta beste batzuk agertu baino lehenagoko rapero zuria izan zen Vanilla Ice, Beastie Boys taldearekin batera. Baina, azken hauek ez bezala, Vanilla Icek ez zeukan inolako underground prestigiorik, nolabait esateko. Dena den, 1991an bere managerrak Vanilla Iceren biografia argitaratu zuen, bere bezeroari falta zitzaion gangsta sinesgarritasuna konpentsatzeko-edo.

  

Miamiko ghettoko banda arriskutsu bateko kide izan zela, ikasle gehienak beltzak zituen institutu batean ikasi zuela…motokrosseko txapeldun nazionala izan zela esatera ere animatu zen Tommy Quon izeneko tipo hau. Guztia gezurra zen, noski. Ice Ice Baby To the Extreme bildumaren barruan aurkeztu zuen Vanilla Icek eta lan hau izan da bere ibilbideko arrakastatsuena. Ondoren, gorputz erdia tatuatu, rasta luzeak utzi eta marihuana gai nagusitzat zuen disko bat kaleratu zuen. Soinu metaleroen txanda etorri zen hirugarren disko batean. Ez batakin ez bestearekin ez zuen arrakastarik lortu. Azken urteotan hainbat reality showtako lehiakide ohiko bilakatu da Vanilla Ice.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *