Playlist: Teenagers (Department of Eagles)

Department of Eagles bikotearen bigarren bilduma da In Ear Park. Daniel Rossenek eta Fred Nicoulausek New Yorken ezagutu zuten elkar, 2000.urtean. Unibertsitateko lehenengo mailan zeuden orduan eta ikasle-egoitzako logela bera egokitu zitzaien. Aspertzeko denbora dexente omen zuten eta kantak konposatzen hasi ziren.

  

Chris Taylor bizilagun zuten eta mikrofonoa berak uzten zien. Handik bi urtera, Danielek Taylorekin bat egin zuen Grizzly Bear taldean. Freden, bitartean, lana aurkitu eta dirua aurrezten hasi zen, bere lagunari sortzen zituen kantak eta bururatzen zitzaizkion ideiak e-mail bidez bidaltzen zizkion birtartean. Horrela, poliki, disko bat osatzeko moduko materiala batzen joan ziren 2007.urterako. In Ear Park, esan bezala, bigarren diskoa dute. Danielen aitaren heriotzak markatutako bilduma da eta, neurri haundi batean, nostalgia eta heriotza In Ear Parkeko gai nagusiak dira. Teenagers izeneko kantuarekin Department of Eagles entzungai dituzu eitbmusikan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *