Egun bat Musikan: Imagine (John Lennon)

Imagine, John Lennonen bakarkako bigarren bilduma, 1971.urteko urriaren 30an iritsi zen Erresuma Batuko arrakasta zerrendetako lehenengo postura. Bilduma honetako kanten artean, John Lennonen bakarkako kantarik arrakastatsuena aurkitzen dugu: Imagine. Soinuz goxoa izan arren, Imagineren mezua oso erradikala da. Baina, goxotasun horren eraginez-edo, pentsamolde askoz kontserbadoreagoa duten abeslari ugarik kantatu izan du Lennonen klasikoa. Disko osoa da nahiko goxoa edo, beste modu batera esanda, soinu komertzialagoduna.

  

Baina Imagine kantarekin gertatzen den bezala, goxotasun hau azalekoa baino ez da. Bilduma honetakoa baita, adibide bat jartzearren, How do you sleep abestia, Paul MacCartneyren kontrako eraso garratza. Diotenez, Lennon kanta hori grabatzen ari zenean, Ringo Starr estudiotik pasatu zen. Baterijoleak, bere taldekide ohien arteko borroka horrekin nahiko nazkatua, “John, nahikoa da!” esan omen zion. Aipatzekoak dira, baita ere, disko honetako Jealous Guy, Give Me Some Truth eta Oh Yoko! kantak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *