Egun bat Musikan: Everything I own (Ken Boothe)

1974ko urriaren 28an Ken Boothe jamaikarra Erresuma Batuko single arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postura iritsi zen Everything I own kantaren bertsioarekin. Reggae-aren aurretiko rock steady delakoaren erregeetako bat izan zen Boothe, Alton Ellisekin batera. Everything I ownen arrakastak, hala ere, bere ospea reggaea nagusi zen urteetara iritsi zela erakusten digu.

  

Hasi, ska musika egiten hasi zen Stranger Colerekin batera 60.hamarkadan. Ondoren, bakarka, estatubatuar soul kanten bertsioak egiten arrakasta ezagutu zuen (Wilson Picketten baliokide jamaikarra izan zen askorentzat). 70.hamarkada hasieran, Trojan zigilu britaniarrarekin sinatu eta bi disko oso arrakastatsu kaleratu zituen, Black, Gold and Green (1973) eta Let’s Get It On (1974). Azken honetakoa dugu aipatutako Everything I own kanta.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *