Egun bat Musikan: Nothing Like the Sun

1987ko urriaren 24an, Sting-en bakarkako estudioko bigarren bilduma, Nothing Like the Sun, Erresuma Batuko diskorik arrakastatsuenen arrakasta zerrendako lehenengo postuan zen. Egia esan, the Policeko abeslari ohiaren bakarkako lanik arrakastatsuena izan zen hau. Baita, orohar, tonurik goibelena duena ere.

  

Tonu horren arrazoietako bat Stingen amaren heriotza izan zen, diskoa kaleratu baino urtebete lehenago gertatua. Bestalde, Hego-Ameriketako hainbat diktaduren biktimen egoera gertutik ezagutu zuen Amnistia Internazionalaren Bira batean eta hortik sortu zen, esaterako, They Dance Alone kanta. Disko honek inspiratua-edo, hurrengo urtean Nada Como el Sol izeneko gaztelerazko eta portugesezko mini-bilduma kaleratu zuen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *