Egun bat Musikan: Bobby Fuller

1943.urteko urriaren 22an Bobby Fuller jaio zen Texasen. Bere kantek Buddy Holly rockaren aitzindariaren ildoa jarraitu zuten, 60.hamarkada erdialdean. Sasoi hartan, ordeanfolka eta talde britaniarrak ziren modan. Berak, ordea, The Bobby Fuller Four bere taldearekin Buddy Hollyren rockanroll klasikoari eutsi zion. Hollyren hita izandako Love’s made a fool of you Fuller-en kantarik arrakastatsuenetako bat bilakatu ziren, esaterako.

  

Bere Buddy maitatuaren heriotza tragikoa izan bazen, Fuller berarena misteriotsua izan zen oso: 1966.urteko uztailean, bere autoaren barruan hilda agertu baitzen Los Angeles-eko aparkaleku batean. Bere buruaz beste egin zuela esan zuen poliziak, hasiera batean. Hala ere, Fuller-en heriotzaren ikerketa nahiko narrasa izan zen. Musikaria zauriz betea eta gasolinarekin bustia aurkitu zuten. Baina, itxura denez, polizia ez omen zen gehiegi ahalengindu aztarna horiek ikertzen. Askoren ustez, hiltzaileek kotxeari su eman baino lehen egin zuten ihes.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *