Egun bat Musikan: JAY LIVINGSTON (1915-2001)

Jay Livingston pianista eta konposatzaile estatubatuarra 2001eko urriaren 17an hil zen 86 urterekin. 40ko eta 50eko hamarkadetan ehunka kanta konposatu zituen Hollywoodeko zine estudioentzat.

30 urte baino gehiagoz Ray Evans letra jartzailearen lankide izan zen. Bi hauek lan talde emankor eta arrakastatsua osatu zuten, Hollywoodeko entzutetsuenetako bat. 1946tik 1956ra, eta Paramount zine ekoizpen etxearentzat soilik, 100 kanta baino gehiago konposatu zituzten. Hauen artean, Oscar batez sarituak izan ziren "Buttons and Bows", "Mona Lisa" eta "Qué será, será". Kanta hauek, hurrenez hurren, The Paleface (1948), Captain Carey, USA (1950) eta The Man Who Knew Too Much (1956) filmetarako izan ziren konposatuak.

Jay Livingston konposatzaileari zor diogu ere XX. mendearen bigarren erdialdeko gabon kanta politenetako bat, "Silver Bells", 1951ko The Lemon Drop Kid filmerako konposatu zuena.

Zine musikaren klasiko hauez gain aipagarriak dira ere Livingston/Evans bikotearen ibilbidean, 50eko eta 60ko hamarkadetan telebistarako konposatutako kantak, hauetan bi nagusiak, Bonanza eta Mr Ed telesailetarako idatzi zituztenak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *