Egun bat Musikan: Songs in the Key of Life

Gaur Stevie Wonder-en Songs in the Key of Life bilduma bikoitza da protagonista. Izan ere, 1976.urteko urriaren 16an Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postuan baitzen. Songs in the Key of Life diskoan, Stevie Wonder-ek kanta batek izan dezakeen ia gai guztiak jorratu zituen. Kanta hauen musika moldaketak ere handiak, landuak dira oso, baita bere neurriko artista batentzat ere. Wonder-en ibilbideko unerik gogoangarrienetako batzuk aurkituko ditugu bertan.

  

Esaterako, sasoi hartan hil berri zen Duke Ellington haundiari omenaldi egiten dion Sir Duke hit-a disko honetan entzun dezakegu. Baita Wonder bere haurtzaroaz ari den I Wish edo bere alabatxoari buruzko Isn’t she lovely, gutxi batzuk aipatzearren. Songs in the Key of Life, esan bezala, bi diskok osatzen dute. Nahiz eta ordenan jarrita ez egon, bertako maitasun kantek disko oso bat bete dezakete eta kezka sozialez ari direnek, aldiz, beste bat. Zalntzarik gabe, XX.mendeko bigarren erdiko pop-soularen klasiko bikainenetakoak batu zituen Songs in the Key of Life diskoan Stevie Wonder-ek.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *