Egun bat Musikan: Don’t stop til you get enough

1979.urteko urriaren 13an Don’t stop til you get enough Michael Jacksonen kanta Estatu Batuetako single-ik arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postura igo zen. Off the Wall bere bakarkako lehenengo bildumako lehenengo single-a izan zen. Diskoak, orohar, talentu harrigarridun artista zela erakutsi zigun, bakarrik distira egiteko gai zen izarra zela, alegia.

  

 Kanta honek Michael Jackson berri bat aurkezten digu: sexuala, heldua eta agresiboa. Umetik ez zaio ezer geratzen Jackori. Aldiz, abeslari erakargarri bat entzuten dugu. Hurrengo urteotan hain esanguratsuak diren bere estiloaren tikak ere hor dira jada: zotintxoak, marmarra eta oihutxoak. Quincy Jones ekoizle beteranoaren lankidetzarekin, Michael Jacksonek heldutasunera jauzi egin zuen hit honekin. Hemen bideoklipa ikus dezakezue.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *