Egun bat Musikan: Jimmy Young

Jimmy Young Erresuma Batuko irrati esataririk maitatuenetako bat izan da, 2002.urtean erretiratu zen arte. Bera dugu gaurko tarte honetako protagonista. Izan ere, BBCren Radio 1 irrati musikaleko musika jartzaile aitzindari honek, 1950eko hamarkadan abeslari ibilbide arrakastatsua burutu baitzuen. Hain zuzen ere, 1955eko urriaren 8an, The Man From Laramie bere abestiak Britania Haundiko single-ik arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postua lortu zuen. Urte hori izan zen Young-en abeslari aroko goren unea. Gerra osteko garaian hasi zen abesten eta bere kantatzeko estilo dotore eta erlaxatuarekin disko ugari saltzea lortu zuen.

  

1955eko une arrakastatsuaren ostean, ordea, beste gauza batzuk egiteko ordua iritsi zela erabaki zuen. Itxura denez, Bill Halley kantuan entzun zuenean “hilda” zegoela konturatu zen. 1960ko hamarkadan irratira egin zuen jauzi Young-ek. Komunikabide honetan, britaniar irratiko izarrik esanguratsuenetako bat izan zen Jimmy Young. BBCk bere lehenengo irrati-musikala, Radio 1, hasi zuenean, 60.hamarkada erdialdean, gure protagonista bertako lehendabiziko musika-jartzaileetakoa izan zen. Hala ere, Jimmy Young Radio 2 irratian bilakatu zen benetan uhinetako izarra. Bere irratsaioan britaniar Lehen Ministro guztiak elkarrizketatu zituen eta baita Grace Kelly bezalako pertsonaiak ere. Esan bezala, 2002.urtean erretiratzea erabaki zuen. BBCk bere saioa beste batekin aldatu zuenean, Young-en ordez, esatari gazteago bat jarriz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *