Egun bat Musikan: Message in a bottle

1979.urteko irailaren 29an, The Police hirukoak bere lehenego arrakasta esanguratsua lortu zuen Estatu Batuetako single arrakastatsuenen zerrendan, Message in a bottle kantak Atlantikoz bestaldeko lehenengo postua eskuratzean. Message in a bottle ez da The Policeren estilo bereizgarriaren lehenengo adibidea. Aurreko beste kanta batzuk ere erakusten zuten euren new wave eta reggae “zuriaren” arteko nahasketa. Hala ere, kanta honek heldutasun gehiago erakusten du, bai musikari eta baita hitzei dagokienez ere.

  

The Policeko kideek euren trebezia erakutsi zuten kanta honetan: Andy Summersen kitarra jotzeko era progresiboak oso une esanguratsuak ditu; Stewart Copeland baterijoleak, bere aldetik, musika-tresna hori jotzeko era aberastu egiten du eta Stingen kantatzeko era zuzenagoa da, bere falsetto estiloa alde batera utziz, heldutasuna erakusten duten hitzak abestuz. Izan ere, Message in a bottle The Policeren hasierako urteetako unerik gogoangarrienetako bat da. Baita, orohar, 80.hamarkadako poparena ere. 70.hamarkada amaitu zenerako, hirukoak etengabe kontzertuak eskaintzen jardun zuen eta horrek euren estiloa findu zuen. 80.hamarkadaren lehenengo urteetako pop izarrik esanguratsuenetakoak bilakatatu ziren handik gutxira. Message in a bottleren arrakasta internazionalak taldearen gertuko etorkizunaren bidea erakutsi zigun. Gaur bezalako egun batean hasi zen dena, nolabait. 1979.urteko irailaren 29an Message in a bottle Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zenean, hain zuzen ere. Hemen ikus dezakezuen bideoan taldeak kanta lehenengo aldiz publikoaren aurrean jo zueneko irudiak azaltzen dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *