Egun bat Musikan: Labour of love

1983.urteko irailaren 24an UB40 britaniar taldeak bere sorterriko arrakasta zerrendetako lehenengo postua lortu zuen Labour of love bildumarekin. UB40ko ezaugarri nagusia ez zen musikarako zuten talentua baina reggaea benetan maite zuten. Disko hau horren adibide garbia da. Euren jarrera animatuak Jimmy Cliffen Many rivers to cross ilun xamarra beste tonu alaiago batekin jantzia aurkezten digu. Lan honetan beraien idoloen kanten bertsioak bildu zituzten.

  

 Bob Marleyren arrakasta internazionala baino lehenagoko reggaearen izaera berreskuratu nahi izan zuten. Taldearen Estatu Batuetako merkaturako jauzia ere bilduma honi esker gertatu zen. Batez ere, bertako Red red wine kantaren arrakastari esker. Reggae moldaketa nahiko sinpleak ditu oinarri disko honek. Hala ere, askorentzat, UB40ren lanik gozagarriena da Labour of love. Hain zuzen ere, 1983.urteko gaur bezalako egun batean, irailaren 24an, Erresuma Batuko arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen diskoa. Hemen duzue bertako Cherry oh baby kantaren bideoklipa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *