Playlist: Second chance (Liam Finn)

 

Urtearen bukaerara arte munduko hainbat txokotan kontzertuak eskaintzen arituko da Liam Finn Zelanda Berriko bakarlaria. “I’ll be lightning” bere debuta aurkezten dihardu I’ll be touring izeneko kontzertu-bira honetan. Zoritxarrez, Neil Finn-en (Split Enz, Crowded House) semea ez dugu Euskal Herrian zuzenean entzuteko aukerarik izango, urte honetan behintzat. Gure sintonian, ordea, gaurtik aurrera entzungai da “Second chance” kanta. Liam aitaren biretan jotzen aritu izan zen gaztexoagoa zenean eta Finn zaharrak pop kanta borobilak sortzeko duen erraztasunetik ikasi eta hartu du semeak ere zerbait. Kritika oso onak jaso dituen lehenengo bilduma hau berak bakarrik grabatu, ekoiztu eta nahastu du. Diskoaren estiloa, orohar, intimista da. Sentimenduak zintzotasunez adierazten dituzten hitzak abesten dira bereak, soinu landu eta jostagarriek lagunduta.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *