Egun bat Musikan: Hank Williams

Hank Williams, country garaikidearen aita, gaur bezalako egun batean jaio zen, 1923an. Ibilbide azkarra egin zuela esatea motz geratzea izan daiteke. Hogeitabost urte zituenerako countryaren super-izarra izen eta 29 urterekin, aldiz, lurpean zen jada. 50.hamarkada hasi baino lehen bilakatu zen irratiko izar. Hain zuzen ere, Lovesick blues estatubatuar herri-musikaren klasikoa Grand Ole Opry saio esanguratsuan abestu zuenean. Country musikaren estandarrak ezarri zituen Hank Williamsek. Berak idatzitako kantak generoko klasikoak dira. Hala nola, “Cold, cold heart”, “Honky tonk blues” edo “Your cheatin’ heart”.

  

Bere hitzen estiloa, zuzena eta emozioz betea, ondoren azaldu ziren countryaren izar esanguratsu gehienek imitatu zuten. Zoritxarrez, alkohola, drogak, armeekiko zaletasuna…bere eguneroko bizitzan protagonista bihurtu ziren. Gaizki sendatutako bizkarreko lesio batengatik, morfina hartzeak ez zuen egoera hobetu. 1953ko urtarrilaren 1ean, kontzertu batera eramaten zuen Cadillac-aren atzekaldean hil zen. Sendagileak B-12 bitamina eta morfina injekzioak jarri zizkion emanaldia eskain ahal zezan baina, ez zen kontzertura bizirik iritsi. Hank Williams-ek grabatuta utzi zuen azkenengo kanta “Ez naiz mundu honetatik bizirik aterako” iragarlea izan zen: “I’ll never get out of this world alive”.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *