Egun bat Musikan: SMALL FACES ALL OR NOTHING

1966ko irailaren 15ean The Small Faces taldekoak Erresuma Batuko single salduenen zerrendako lehen postuan sailkatu ziren "All or Nothing" izeneko singleak pop zerrenden gailurra ukitzean. Aurretik ere pare bat hit lortu zituen talde hoenk, "Whatcha gonna do abou it" eta  "Sha La La La Lee" zerrenda britainiarren lehen postuetan sailkatu zirenean baina Steve Marriott-en taldeak ez zuen inoiz lehen postu preziatua eskuratu "All or Nothing" izeneko kanta hau argitaratu arte. Singlea, goian aipatutako beste izenburuok bezalaxe, Decca etxeak eman zituen argitara.

"All or Nothing" abestiaren singlea une aproposean izan zen argitaratua. The Small Faces taldeak orduantxe kaleratu berri zuen bere aurkezpen diskoa eta etengabe kontzertuak ematen ziharduen Erresuma Batuko eszenatoki garrantzitsuenetan. Honez gain, taldeak telebista eta irrati europarretan eskainitako elkarrizketa eta emanaldiei esker oihartzun nabarmena lortu zuen pop entzuleen artean eta  Ready Steady Go! telebista saioan agerraldia egiteak garaiko talde arrakastatsuenen artean kokatu zuen Londreseko laukotea. The Small Faces mod mugimenduaren muinean sortu zen eta mod taldeen artean nagusia bezala, esanguratsuena bezala, hartu ohi da.  "All or Nothing" Ronnie Lane eta Steve Marriott musikariek konposatu zuten eta taldearen From The Beginning bigarren diskoan aurki dezakezue.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *