Egun bat Musikan: Reet Petite

 

 

Zuetako askori ezagun egingo zaizue bideoklip hau. 80.hamarkada erdialdean emititzen zuten telebistan. Kantari ari den plastilinazko pertsonaia Jackie Wilson da, Reet Petite abesten. Horixe izan zen, hain zuzen ere, bere lehenengo bakarkako single-a. Gaurko egun batez kaleratu zen, 1957.urtean, lehendabiziko aldiz. Ordura arte, Wilson The Dominoes taldeko abeslari nagusitzat aritu zen. Ezin da esan soul eta r&b musikako izarrik haundienetakoa izan zenik baina, berak kaleratutako hainbat kanta, Reet Petite kasu, generoko klasikoak dira. Berry Gordy jr ezezagun batekin batera konposatu zuen abestia. Reet Petitekin lortutako royaltyek, besteak beste, Motown disketxe mitikoa sortzeko balio izan zioten Gordyri. Jackie Wilsonen ibilbidea ere arrakastatsua izan zen, 50.hamarkadan hasi eta baita hurrengo bietan ere. Notarik altuenetara iristen zen ahots paregabeduna, eskenatokian hazi egiten zen gure gaurko protagonista. 1984.urtean hil zen Jackie Wilson. Reet Petitek, bere aldetik, handik bi urtera egin zuen berriz salto arrakasta zerrendetara, bideoklip honek argia ikusi zuenean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *