PLAYLIST: SHARLEEN SPITERI MELODY

Texas taldearen abeslari izan den Sharleen Spiteri eskoziarrak bakarkako bere lehen diskoa argitaratu du Mercury zigiluan. Melody izeneko lehen lan hau Bernard Butler Suede taldeko gitarra-jotzailearekin batera ekoiztu du eta emaitzak kritika bikainak jaso ditu Erresuma Batuan. Esateko, BBC irrati telebista britainiarreko kazetaria den Michael Quinn-ek hitz hauekin deskribatu du Sharleen Spiteri anderearen estreinako diskoa: Nancy Sinatra Motown diskoetxeko arrakastak abesten.

Glasgowko abeslariak 3 urte eman ditu disko honetan jaso diren 11 abestiak grabatzen eta prestatzen baina horrenbeste denbora itxaron behar izanak merezi izan duela esan dezakegu, gure eskuetara iritsi den emaitza benetan fina baita. Eitbmusikaren sintonian entzugai duzuen abestia, adibidez, "All The Times I cried" izeneko kanta, Burt Bacharach konposatzaile estatubatuarraren pop kanta ederrenen ildoan dago.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *