PLAYLIST: VETIVER Thing Of The Past

Devendra Banhart eta Joanna Newsom bezalako musikariekin batera, Vetiver taldea azaltzen da Freak Folk eszena amerikarraren talde esanguratsu eta interesgarrienen artean.

Andy Cabic-en taldeak bertsio disko bat dakarkigu orain, Thing of the Past izeneko moldapen bilduma, zeinetan 1967tik, 1973ra amerikar country folk doinuen ildoan egin ziren hainbat kanta jasotzen diren. Vetiver taldeko kideek beraien kanta kuttunenak aukeratu dituzte disko honetarako, beraien bizitzetan garrantzi handikoak izan diren egile eta musikariak omenduz. Diskoan barrena, Loudon Wainwright III, Townes Van Zandt, Robert Charles Guidry eta Norman Greenbaum bezalako musikagileen kantak entzun daitezke.

Thing Of The Past, 2007ko udaberrian izan zen grabatua eta Fat Cat zigiluan argitaratu dute. Estudioko lana izan arren, zuzeneko soinuaren oinordekoa da, diskoan datozen kanta gehienak estudioan egindako zuzeneko emanaldien ondorio baitira. Taldeko kideez gain, hainbat gonbidatu, ere, aritu dira disko honen grabaketa saioetan eta, hauen artean, aipatzekoa iruditzen zaigu Andy Cabic-en musa den Vashti Bunyan, Dia Joyce musikagilearen "Sleep a million years" abestian entzun dezakezuena eitbmusikaren sintonian.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *