PLAYLIST: TWO MEN WITH THE BLUES

Willie Nelson, XX. mendeko country musikaren izar handienetako bat eta Wynton Marsalis jazz tronpeta-jotzaile entzutetsua, blues disko batetan elkartu dira, Two men with the blues izeneko lan berrian.

Zuzeneko disko hau 2007ko urtarrilaren 12an eta 13an izan zen grabatua New Yorkeko Lincoln Center areto ospetsuan, non 2 musikari erraldoi hauek, blues emanaldi bikainak eskaini zituzten. Disko honetarako, Nelson-ek eta Marsalis-ek 10 kantako blues egitarau berezia prestatu zuten, amerikar pop musikaren kanta ezagunenetako batzuk biltzen zituen egitarau hunkigarria. Jimmy Reed, Hank Williams, Hoagy Carmichael, Cole Porter eta Merle Travis bezalako konposatzaile eta musikarien doinuak berpiztuz, disko erabat gomendagarria grabatu dute Willie Nelson-ek eta Wynton Marsalis-ek eta orain entzungai duzue eitbmusikaren sintonian.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *