Egun bat Musikan: Andy McCluskey OMD

OMD taldeko kide sortzaile izandako Andy McCluskey 1959ko ekainaren 24an jaio zen Ingalaterran.

80ko hamarkada hasierako synth pop eta new wave doinuen ildoan arrakasta handiko bikotea, OMD 1978an aurkeztu zen Liverpooleko musika eszenan, The Teardrops Explodes, Echo & the Bunnymen eta Frankie Goes to Hollywood  taldeetako musikari izango zirenen elkargune zen Eric club ezagunean. Kraftwerk eta Neu talde alemaniarren eraginpean, Andy McCluskey eta Paul Humphreys, soinu efektuekin esperimentatzen hasi ziren, beraiek sortutako sintetizadoreak erabili zituztelarik hasiera batean. Taldearen estreinako singlea "Electricity", Kraftwerk taldearen "Radioactivity" abestiari eskainitako omenaldia da.

OMD taldearen musika esperimentala izan arren entzuleri zabal batengana iritsi zen. Edertasun malenkoniatsu eta erromantiko batez jantzi zuten musika elektroniko berritzaileena, kanta itsaskor eta melodikoak konposatuz eta taldearen zenbait izenburu  Estatu Batuetako eta Europako pop arrakasten zerrendetako lehen postuetara iritsi ziren; hauen artean,  "Enola Gay", "Joan of Arc", "Souvenir" edota "Walking in the milky way " bezalako arrakasta handiak.  

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *