Egun bat Musikan: BILLY GUY (COASTERS)

Billy Guy abeslari afroamerikarra, The Coasters ahots taldeko baritonoa izan zena, 1936ko ekainaren 20an jaio zen Texasen.

50ko hamarkada bukaerako ahots talde arrakastatsuenetako bat, Los Angeles hiriko Coasters, Rhythm and Blues eta Doo Wop doinuen barruan egon den talde dibertigarrienetako bat izan zen ere. Billy Guyk, batik bat, komediarako erraztasun handia zuen eta berak egin ohi zituen, ahots talde honen emanaldietako, txantxa eta pailazokeri barregarrienak.

1956-1961 urte bitartean, The Coasters ohikoa taldea izan zen Estatu Batuetako single salduenen zerrendetan, "Yakety Yak", "Charlie Brown" edota "Down in Mexico", Quentin Tarantino zine zuzendariaren Death Proof filman entzun daitekeena, arrakasta handiak izan zirelarik. Taldearen izenburu ezagunenak Jerry Leiber eta Mike Stoller musikagileek konposatu zituzten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *