Egun bat Musikan: What’s love got to do with it

1993.urteko ekainaren 19an, Tina Turner-en "What’s love got to do with it" abestia Erresuma Batuko arrakasta zerrendetako lehenengo postuan zen. Izan ere, film bateko soinu bandak ekarri zuen bueltan kanta hau jendaurrera. "Tina" izeneko pelikulak abeslariaren bizitza azaltzen zuen. Angela Bassett aktorea, Tinaren paperean, protagonista zuen filmean, soul-aren divak Ike Turner senarrarekin sufritutakoak azaltzen ziren. Haren tratu txarrak urte luzez jasan zituen abeslariak, 1975ean ihes egitea lortu arte. "What’s love got to do with it" kanta, berez, "Private Dancer" (1984) diskoan batu zuen Tina Turner-ek, musikara egin zuen itzulera bikainean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *