Egun bat Musikan: GARY STRINGER (REEF)

Gary Stringer, Reef talde britainiarraren abeslaria, Glastonburytik gertu kokatzen den Street herrian jaio zen 1973ko ekainaren 18an.

90ko hamarkada erdialdera lortu zuen taldeak Erresuma Batuko pop arrakasten zerrendako tontorrera iristea "Good Feeling" eta "Naked" singleak kaleratzean. Azken kanta hau Sony etxearen telebista iragarki batean erabili zuten eta spot honen oihartzunak  nazioartera jauzi egitera bultzatu zuen taldea.

Taldearen Replenish aurkezpen diskoak harrera beroa izan bazuen, Glow izeneko bigarren diskoak 90ko hamarkada erdialdeko pop rock talde esanguratsuenen artean kokatu zuen Reef taldea. Brit pop musikaren eztandatik urrunduz, Gary Stringer eta bere taldekideek amerikar taldeen eragina azaldu zuten, The Black Crows edota Soundgarden bezalako taldeen soinu berdintsua aurkeztuz. Orain arte argitaratu duten kanta arrakastatsuena, 1996ko hau duzue "Place your hands".

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *