Playlist: “Have you made up your mind” (Paul Weller)

Paul Weller-ek, mod-en aitabitxiak, 50 urte bete ditu aurten. Ospatzeko, lan berria –bikoitza- kaleratu du, “22 dreams” izenburupean. Kritikari askok dio bere bakarkako lanik onena dela. Eitbmusikan bertako lehenengo single-a entzungai duzue, “Have you made up your mind”. Gainera, bere jarraitzaile fidelen pozerako, diskoekin batera, edizio mugatuan, Weller-en argazkirik esanguratsu eta deigarrienen bilduma dotore bat kaleratu dute. Horrekin batera, bere lehenengo taldeak, The Jam-ek Polydor argitaletxera bidali zuen lehenengo biniloa ere berriz argitaratu dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *