Egun bat Musikan: Jagged Little Pill

1995eko ekainaren 13an, Alanis Morissettek mundu osoan poparen super izar bilakatu zuen bilduma kaleratu zuen: “Jagged Little Pill”. Disko honi esker, gainera, Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen Kanadako emakumezko lehendabiziko artista ere bihurtu zen. Mundu osoan “Jagged Little Pill”-en 30 milioi ale saldu zituen. 21 urte baino ez zituela, Alanis 90.hamarkada erdialdeko fenomenoa bilakatu zen.

  

Glen Ballard ekoizleak eman zion distira kanadarraren hirugarren diskoari. Alanisek Los Angelesen ezagutu zuen Ballard. Kanadan harrera oso ona izan zuten bi bilduma kaleratu ostean, Kaliforniara joan baitzen bizi izatera gure gaurko protagonista. “Jagged Little Pill”-eko kantek hasieratik egin zuten bat publikoarekin. Abestien hitzetan Alanis biluztu egiten da, barruko korapiloak askatuz , egunkari intimo baten bezala, bere bikotea izandakoaren aurka direnak eta ez direnak esanez. Hona hemen, esaterako, kanta horietako baten bideoklipa: “Ironic”.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *