Egun Bat Musikan: Roy Harper

Roy Harper, kantautore eta olerkari britainiarra 1941ko ekainaren 12an jaio zen Manchester hirian. 60ko hamarkada erdialdera eman zen ezagutara, Londreseko Les Cousins folk clubean abesten hasi zenean. Garai hartan ekin zion, ere, bere ibilbide diskografikoari 1966ko Sophisticated Beggar aurkezpen lanarekin. Folk, rock eta psikodelia estiloak uztartzen zituen disko honek, gaur egun arte irauten duen musika ibilbideari eman zion hasiera, ibilbide honetan aurkitzen ditugun disko aipagarrienak 70ko hamarkadakoak direlarik, hauen artean, 1971ko Stormcock disko entzutetsua. 7 minutu baino gehiagoko musikalanak grabatzeko joera zuenez, bere abestiek ez zuten oihartzun gehiegirik izan garaiko musika irratsaioetan eta Roy Harper-en musika ez da inoiz entzuleria zabal batengana iritsi. Halere, bere musika eragin handikoa izan zen 70ko hamarkadan rock progresiboa egiten zuten taldeen artean. Led Zeppelin taldekoek, "Hats off to Harper" izeneko abestia eskaini zioten 1970ko Led Zeppelin III diskoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *