Egun bat Musikan: LEVI STUBBS-FOUR TOPS

Levi Stubbs, The Four Tops taldeko abeslari nagusia, 1936ko ekainaren 6an jaio zen Detroit hirian. 40 urte baino gehiagoz laukote honekin abestu zuen, soul musikaren klasiko handienetako batzuk grabatuz.

60ko hamarkada erdialdera, The Four Tops ahots laukoteak soul musikaren historiako arrakasta handienetako batzuk grabatu zituen, Holland Dozier Holland musikagileek konposatutako melodiak Estatu Batuetako eta Europako irrati nagusietaraino eramanez. Arrakasta hauen artean aipa ditzakegu, "Baby I need your loving","I can’t help myself", "Reach out (I’ll be there)" edota "Standing in the shadows of love" bezalako kantak.  

Taldearen harmonia goxoek eta koreografia txukunek, 60ko hamarkadako soul ahots talde handienen artean kokatu zuten Levi Stubbs abeslariaren taldea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *