Egun bat Musikan: Avalon

Banda zeltaren baten diskoaren azala dirudien arren, honako hau Roxy Music pop talde dotorearen azkenengo bildumaren azala dugu. "Avalon" izeneko lan hau 1982.urteko gaur bezalako egun batean iritsi zen Erresuma Batuko arrakasta zerrendetako lehenengo postura. Taldearen azken lan honek Bryan Ferry abeslariaren bakarkako ibilbidea iragartzen zuen.

  

Diskoan agertzen duen abesteko estiloa, crooner modernoarena, ondorengo urteetan landu izan duen berbera da. Zenbait kritikarirentzat yuppieentzako lan perfektua da "Avalon". 80.hamarkadako belaunaldi axolagabe eta arrakastatsu haren neurrira sortutako bilduma sofistikatu eta zaindua. Egia esan, bertako hainbat kanta poparen balada klasikoak bilakatu dira. Hala nola, "More than this", "Take a chance with me" edo "Avalon" bera.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *