Egun bat Musikan: HOT STUFF

1979ko ekainaren 2an, Donna Summer Estatu Batuetako pop arrakasten zerrendako lehen postuan sailkatu zen "Hot Stuff "single berriarekin. Giorgio Moroder italiarrak ekoiztutako Bad Girls diskoan argitaratua, kanta urteko hit handienetako bat izan zen 2 milioi ale salduz. Diskoa ere 70ko hamarkadako disko sukarraren gailurretako bat da, sei astez jarraian Estatu Batuetako disko salduena izan zelarik.  

90ko hamarkada bukaeran, Donna Summer abeslari afroamerikarraren kanta hau Europako eta Estatu Batuetako dantzalekuetara itzuli zen Full Monty (1997) komedia britaniarrak nazioartean lortutako oihartzunaren ondorioz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *