Playlist: “This world is crazy” (Lonely Drifter Karen)

Mundua erotu egin dela aspaldi somatu zuen batek baino gehiagok. Gaur kanta ameslari batean aurkezten digu ideia hori Lonely Drifter Karen-ek: "This world is crazy". Hemendik aurrera, eitbmusika-ren sintonian behin baino gehiagotan entzun ahal izango duzu "Grass is singing" bere lehenengo diskotik datorkigun aurkezpen single hau. Diskoko azalean agertzen den neska Tanja Frinta austriar abeslaria da. Suedian bizi izan ostean, Bartzelonan geratu zen. Bertan ezagutu zuen Marc Meliá pianojolea eta bien artean grabatu dituzten Lonely Drifter Karen-en lehenengo diskoa osatzen duten hamahiru kanta erdi kabareteko erdi ametsetakoak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *