Egun bat Musikan: Complete Madness

Gaur bezalako egun batean, Madness taldearen "Complete Madness" errekopilatorioak Erresuma Batuko arrakasta zerrendetako lehenengo postua eskuratu zuen. 1982.urteko maiatzaren 22a zen. Euren hasierako urteak ziren haiek. Hala ere, ordurako bazituzten hainbat kanta bikain eta disko honetan batu zituzten guztiak. Euren lehenengo single-ak, "The Prince" edo "House of fun", esaterako; baita beraien kontzertuetan jendea gehien pizten zutenak ("Bed and breakfast man",  "Madness"…) eta, orohar, klasikoak bilakatu diren beste hainbat kanta esanguratsu. Banda bikain honen mamia, gatza…nutty sound delakoa ezagutzeko aukera paregabea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *