Egun bat Musikan: Haçienda zabaldu zuten

1982ko maiatzaren 21ean, Europako klubik mitikoeneteko batek bere ateak zabaldu zituen: Manchester hiriko Haçienda-k. Tony Wilson, hiri hartako hainbat musika-talderen (Joy Division, James, The Space Monekys, Happy Mondays…) bultzatzailea eta Factory Records zigiluaren sortzailea, New Order taldeko kideekin batera, lokalaren kudeatzailea eta ugazaba izan zen.  Haçiendako eskenatokian aritutakoak dira, besteak beste, Smiths eta OMD taldeak. Baita Madonna ere, The Tube britaniar telebistako saiorako grabatutako emanaldi batean. Madchester aroko banda guztiak ahaztu gabe, noski.

  

1980.hamarkadaren erdialdera arte, klubak galerak baino ez zituen sortzen. Haçiendaren zortea house musikarekin aldatu zen, ordea. Mike Pickering eta Dave Haslam bezalako dj-ak AEBtako dantzarako musikarik punta-puntakoena jartzen hasi ziren eta jendeak gauero betetzen zuen lokala. Sasoi hartan, ekstasia bezalako sustantzia ilegalak sartu ziren eta urte batzuen buruan droga trafikanteen arteko liskarrak gero eta sarriago gertatzen ziren. Borroka arriskutsuak ziren haiek, arma eta guzti, askotan dj-ak eta bezeroak ere mehatxatu eta erasotzen baitzituzten. 1997.urtean, kluba itxi egin zuten. Orain luxuzko apartamentuak egin dituzte behinola Europa eta ia mundu osoko lokalik esanguratsuena izan zenaren eraikin hustuan.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *