Egun Bat Musikan: FATS WALLER

Fats Waller 1904ko maiatzaren 21ean jaio zen New Yorkeko Harlem auzoan. Organoa jazz musikan barneratu zuen gizona, 30ko hamarkadan musikagile entzutetsua izan zen Broadwayrako eta zinerako musikalan ugari konposatuz eta bere boskotearekin batera 400 kanta baino gehiago grabatuz. Bere izenburu entzutetsuenen artean dago, 1927an Broadwayko Hot Chocolates ikuskizunerako konposatu zuen "Ain’t misbehaving". 1943an Hollywooden egin zuen egonaldia Stormy Weather filmarako hainbat eskena grabatu behar zituelako. Eguberri festetan, etxera itzultzeko bidean zela, pulmonia baten ondorioz hil zen 39 urte baino ez zituenean. Count Basiek bere eragin garbienen artean aipatu ohi zuen eta hainbat belaunalditako jazz musikariek asko zor diote umore eta talentu ezohikoak azaldu zituen musikari bikain honi.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *