Egun bat Musikan: The Score (Fugees)

1996.urteko maiatzaren 16an, Fugees hirukoaren "The Score" bilduma arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Lan honek eraberritu egin zuen 90.hamarkada erdialdeko hip hopean bizi zen giroa. Ordura arte, gangstak ziren nagusi: kaleko bizimodu arriskutsuaren kronikak egiten zituzten rapero gogorrak. Lauryn Hill, Praz Michel eta Wycleaf Jean, ordea, bazterrak astintzera etorri ziren "The Score" diskoarekin: kanta dotoreak grabatu zituzten eta hip hop-aren soinua euren gustu musikal zabalarekin aberastu zuten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *