Egun bat Musikan: PET SOUNDS

The Beach Boys amerikarren Pet Sounds diskoa 1966ko maiatzaren 16an izan zen argitaratua. 60ko hamarkada osoko disko garrantzitsuenetako bat, lan honek ondorengo belaunaldietako talde zein musikariengan izan duen eragina kalkulaezina da. Disko hau, The Beach Boys taldearen lan bat baino, Brian Wilson musikariaren lan pertsonala izan zen.

Wilsonek, Beatles britaniarren Rubber Soul diskoa gainditu nahi zuen, instrumentazioan oinarritutako disko konplexu eta zerutiarra konposatuz. Beatles taldekoek , aldiz, Pet Sounds diskoa entzun ondoren sortu zuten Sgt Pepper’s lonely hearts club band maixulana.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *