Scarlett Johansson modako abeslaria

Scarlett Johansson aktoreak, Woody Allenen azken urteotako musak, bere lehenengo diskoa kaleratuko du maiatzaren 20an, Anywhere I lay my head. Bere ahotsa entzuna geneukan zineman ere, Lost in Translation (2003) filmean Bill Murrayri Tokyoko karaoke batean "Brass in my pocket" abesten ikusi genuenean. Diskoan ere ez du edonolako kolaboratzaileekin lan egin. Ekoizle TV On The Radio taldeko David Sitek izan du eta Yeah Yeah Yeahseko Nick Zinner kitarristak ere Scarlettekin egin du lan. Gainera, Tom Waitsen kantak aurkezten dizkigu Johanssonek. Eta hori gutxi balitz, diskoko bi kantatan, David Bowiek berak egiten dizkio koruak. Esaterako, aurkezpen kantan, "Falling down" izeneko honetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *