Etiketaren artxiboa: voyeur

Gizonezkoen sexu-fantasia nagusiak

TRIOGizon-emakumeok bero-bero jartzen gaituzten sexu-fantasiak ditugu, nahiz eta egia bihurtzeko oso zailak diren jakin. Horrela, geure buruak morbo eta pasio handiko egoeretan imajinatzea gustatzen zaigu.

Genero bakoitzak modu batera bizi du sexua eta, beraz, fantasiak ere heterogeneoak dira. Gizonen artean ohikoenak direnak azalduko ditugu post honetan.

Jakina denez, nagusienetakoa bi emakumerekin hirukotea egitea da. Protagonista, nola ez, hura izango da eta neskak plazera ematera mugatuko dira.

Askoren fantasia da voyeur izatea. Horien neska-laguna beste emakume batekin sexu-harremanak edukitzen ikustea dute amets, edo leku publiko batean larrua jotzea beste batzuk begiratzeko aukera duten bitartean, alegia. Harrapatzeko aukera zenbat eta handiagoa izan, denda bateko aldagela batean, esaterako, plazera handiagoa da.

Beste askok, ezagutzen ez dituzten edo berriro ikusiko ez dituzten emakumeekin txortan egitearekin egiten dute amets. Neska “perfektuarekin” oheratzea ere ohiko fantasia da, ikasle perfektuarekin adibidez. “Izotzezkoa” dirudien emakume batekin “lizunkeriak” egiteak txoratzen dituzte.

Bestalde, “irakatsi” egingo dien emakume nagusiago batekin oheratu nahi dute mutil gazte askok edo lagun baten neska-lagunarekin bestela; horren ezkontza eguna baldin bada, hobeto. Morbo hutsa!