Etiketaren artxiboa: sexua lanean

Sexua lankideekin

Sexua lanean

Sexua lanean

Askok mitoa dela uste duten arren, geroz eta gehiago ikertzen dira lankideekin izandako harremanen inguruko xehetasunak. Zergatik? Gaur egun, oso ohikoak direlako. Etxean baina denbora gehiago igarotzen dugu lanean; beraz, ez da zaila halako kasuren bat ezagutu nahiz bizitzea.

Frantziako datuak islatzen dituen ikerketa baten arabera, galdetutakoen % 31k izan du lankideren batekin afera noizbait. Horietatik % 17ri ez zaio axola naturaltasunez jokatzea, baina gainontzekoek nahiago izan dute ezkutuan mantendu.

Ameriketako Estatu Batuetan, adibidez, laneko harremanak ez daude batere ondo ikusita. Hortaz, langile askok klausula bereziak sinatu behar izaten dituzte kontratuetan, tentazioak ekiditeko. Antza denez, produktibitatea kaltetzen dutela uste du enpresa askok.

Espainiar estatuko ikerketa baten arabera, galdetutakoen % 50ak onartzen du lankideren batekin sexua eduki izana. Era berean, bikotekide ofizialari adarrak jarri dizkiotenen artean, mutilen erdiak dio lankide batekin egin duela; nesken kasuan, ordea, % 42ak aitortu du lanean izan dela.

Datuak datu, garrantzitsua da zenbait neurri kontuan izatea, lanean eragin negatiborik ez izateko. Lehenik eta behin, hasieratik gauzak argi uztea komeni da; hau da, bakoitzak zer nahi duen azaltzea elkarri. Izan ere, harremana ez bada ondo bukatzen, egunerokotasunean ondorio kaltegarriak eragin ditzake. Horrez gain, beste lankideekin dugun harremana ez aldatzen saiatu beharko genuke, naturaltasunez jokatuz. Azkenik, hobe da intimitate uneak etxerako uztea.