Etiketaren artxiboa: sexu askea

Galdakaoko Geminis lokala, sexu askearen paradisua

Sexu askea helburu duen, eta errespetua eta hezibidea ezaugarritzat dituen Galdakaoko Geminis lokalak ateak ireki dizkigu.

Astero hamar mutil inguruk bisitatzen dute lokal hau, eta nesketan ere geroz eta ohikoagoa da Geminisen bestaldean dagoena ezagutzeko grina edukitzea.

Bikoteen arteko trukaketa da arrakasta edo eskaera gehien duen zerbitzua, baina emakumeen arteko sexuak ere indarra hartu du azkenaldian. Geminiseko arduradunetako batek esan digunez, eguneroko ohikerian erori diren edota aspertuta dauden bikoteentzako irtenbide aproposa izan daiteke halako lokal batera gerturatzea. Morboa piztu eta bikoteen sexu-nahia indartzeko bide izan ahal direlako.

Ostegunetik igandera zabaltzen dute Geminis, eta 40 euro baino gutxiago xahututa, denbora tarte atsegina igarotzeko parada eskaintzen dute han.

Bikoteen arteko elkartrukea ez ezik, beste pertsona batzuen sexu-harremanak zuzenean ikusteko aukera ere eskaintzen dute.

Besteak beste, dantzalekua, atseden-lekua, logela beroa eta aldagelak dituzte, eta ohiko zerbitzuez harago, nabarmentzekoa da aldiro jai tematikoak antolatzen dituztela.