Etiketaren artxiboa: plax

Sexua, ikusi eta ikasi

sexoHiru gai eraman zituen mahai gainera Luziak astearteko saioan.

Lehendabizi, sex coachingaren inguruan aritu ziren. AEBn moda-modan dagoen tendentzia da sexu-irakasleak kontratatzea. Batez ere, pertsonaia ezagunek erabiltzen dute zerbitzu hori, oso garestia baita. Dena den, badirudi denborarekin mundu osora zabalduko den tendentzia dela.

Sexologoekin badute ezberdintasunik. Izan ere, praktikara eramaten dituzte sexuarekin lotutako “arazoak”.

Bigarrenik, sexu-eskolak izan zituzten hizpide. Bartzelonan duela gutxi ireki duten eskola batean barneratu ziren, han irakasten dena gertu-gertutik ezagutzea xede. Felazioen tailerra omen da eskola horretan arrakasta gehien duen irakasgaia.

Azkenik, berriki ateak zabaldu dituen Hernaniko Plax! zentroaren gaineko xehetasunak eman zituzten. Doako sexu-aholkularitza eskaintzen dute han, eta adin guztietako jendeari zuzenduta dago.

Entzun saioa hemen.