Etiketaren artxiboa: pertsonaia ezagunak

Famatuen zaletasun sexualak ezagutu nahi?

Gaurkoan sexua eta txutxu-mutxuak uztartu ditugu ‘Ingo al deu’ sexu blogean. Izan ere, aktore eta abeslari ospetsuen aitorpen sexualak bildu ditu Luziak ‘Akabo bakea‘ saioan, aste honetan. Bat baino gehiago harrituta geratuko da Hollywood aldean entzundakoekin… Adi!

Geroz eta xelebriti gehiagok kontatzen dituzte ohean bizi izandako intimitateak eta sekretuak. Esate baterako, Will Smith aktore eta ekoizle ezagunak elkarrizketa batean adierazi zuenaren arabera, harreman irekia du emaztearekin; hau da, beste emakumeren bat gustatzen bazaio, naturaltasun osoz bikoteari esan eta sexu-harremanak izaten ditu. Antzeko harremana omen dute Megax Fox eta Brian Austin aktoreek.

Aktore beteranoek ere halako txutxu-mutxuak kontatu izan dituzte. Jane Fondak, adibidez, orgiak gustatzen zaizkiola onartu du. Bestalde, Elvis Presley abeslariari harreman sexualak ikustea atsegin zitzaiola esan zuen, ondoren masturbatzeko. Antza denez, gaztetxoak zituen gustuko.

Errepasoarekin jarraituz, Rihannaren lehentasunak ere ezagutu ditugu. Egunero nahikoa erabaki hartu behar izaten dituela argudiatuz, sexu kontuetan besteak agintzea nahiago duela aitortu du. Eva Longoriak, berriz, ikaragarri maite du zetazko zapiekin jolastea.

Eva Mendes, Cameron Diaz, Scarlett Johansson eta beste hainbat ospetsuren zaletasunak ezagutu nahi izanez gero, entzun hemen Luziak kontatutako guztia. Eta, gogoratu! Zuen zalantzak erantzuteko prest gaude!

Rihanna. Argazkia: EFE

Rihanna. Argazkia: EFE