Etiketaren artxiboa: orgasmo arina

Orgasmo arinak. Nola lortu?

orgasmo5Emakume askoren ametsa da orgasmo arin bat lortzea, hori dela eta, Eingo al deu sexu blogean modu azkarrean klimaxera iristeko hainbat aholku emango dizkizuegu:

Mentalizazioa eta estimulazioa:

Mentalki prestatu egon behar gara orgasmo bat izateko: fantasiak izan behar ditugu. Era berean, kontakizun erotikoek eta pelikula pornoek kitzikatzen lagunduko digute, baita, norbere burua masturbatzeak ere. Guzti horrek estimulazioa areagotuko du.

Orgasmo azkarra:

G puntuaz ahaztu eta zuzenean klitorian jarri behar dugu arreta. Sarketa praktikatzen gauden bitartean ere garrantzitsua da klitoria ukitzea. Jarrera egokienak? Neska gainean egotea edo lau hankatan jartzea. Bi hauekin sarketa sakona da eta klitoria estimulatu daiteke.

Mirarizko infusioa

Bada orgasmora iristen lagunduko digun infusio bat: Maria bainuan 50 gramo ezti irakin eta anis apur batekin nahastu behar da. Infusioa hozten utzi behar dugu eta hotz dagoenean baginan sartu behar du neskak. Ondoren mutilak aho bidezko sexua praktikatuko dio eta infusio horri esker, orgasmoa askoz lehenago helduko da.