Etiketaren artxiboa: musua

Aingeruaren musua vs. Spiderman musua

besoArgi dago ez dela gauza bera masailean musu ematea edo ezpainak uztartu eta denbora luzez bikotearen mingainak ahoan sartu eta atera ibiltzea.

Horregatik, musu mota bakoitzak esanahi ezberdin bat dauka. Adibidez, masailean edota bekokian ematen den musu batek laguntasuna adierazten du. Ahoa itxita musukatzea, berriz, ezerosotasunaren seinale da, eta musu “frantsesa” izenarekin ezaguna denak pasioa eta pertsonak elkar ezagutzeko gogoa dutela erakusten du.

Baina badira, halaber, hain ezagunak ez diren musu motak ere: Spiderman musua eta aingeruaren musua, esaterako.

Hori gutxi ez eta, musuen munduak bitxikeria edo datu kurioso asko ere baditu. Esan gabe doa, pasioz jositako musu sakon bat emateak gure gorputzeko hainbat atal mugiaraztera behartzen gaituela. Hain zuzen ere, 34 muskulu jartzen ditugu martxan musukatze bizi eta kartsu batekin.

Bestalde, aipatzekoa da marka guztiak hautsi dituen musurik ere badela; 58 ordu iraun zuen musua, zehazki.

Dena den, orain artekoa musuen hitzaurrea besterik ez da. Asteleheneko “Luzia eta sexua” tartean orain arte esandakoa sakondu zuten. Entzun saio osoa!